|
|
Download Now!!!
Songs | Albums | Album Arts
Lyrics:
Jainko maitea, nago noiz deituko nauzun Munduan zalbatzerat zerbait alaitasun; Ez dakit beti danik zergatik naukazun Gutarteko berri txar guzien ohiarzun. Zortearen indarrez, munduan ni ere Sartu nintzan euskaldun agerien jabe, Frantses edo espa�ol sortu banintz hobe, Gaur ez nuen izanen hoinbertze naigabe. Euskalduna naiz eta maite dut herria, Oroz gainetik gure hizkuntza garbia, Beti amultxuki dut bixtan ekarria, Gure izatearen ezaugarria. Bainan gure hizkuntza jo du erroraino Gaitz bat txarragokoak gaitz guziak baino; Ez da gure etxean sartu oraino, Baina hedatua da kasik oneraino. Baxenabar, Lapurdi eta Xuberoa�n Nik ez dakit jendea zeri buruz doan; Euskara itotzea hartu du gogoan, Ezagutza gabeen urgulu zoroan. Sumatuz euskaldunak, ospetsu nahian guretik deus ez duen hizkuntza mihian, sofritzen egoiten naiz horien erdian, gutaz ahalgetua, nigarra begian. Bertzerenaz beztituz haundi esperantzan, Garenaz bertze zerbait nahi dugu izan, Bururat eman gabe, haunditzeko plazan, Gure aments zoroak norat garamatzan. Amentsu leku hortan heltzen garenean, Egizkoaren hatsa geldurik bidean, Leize bat eginen da gure gibelean, Amentsak er�ez baitu iganen airean. Nehoiz etzeraukula, nik ez dut etsiko, Gure kontzientzia atzartzen hasiko; Egungo balentriak ez baitu betiko Odolaren mintzoa ixilaraziko. Guk uste baino lehen jin daike eguna, Euskaldun deit gaitzaten nahiko duguna; Ehortzi duguneko lurpean hain barna Euskaldun izaiteko gauza beharrena. Nehoiz ez gaitezke gu egizko Frantsesak, Euskaltasuna berriz ja azken beltzak; Bilakatu beharrak gaitu gu amentsak Arimarik gabeko izaite deus ezak. O, entzule maitea, otoi barkamendu, Ez badut bozarioz kantaldi hau ondu! Jostetako gogoa daukate ekendu, Ainitz maite duenak ainitz sofritzen du. Ene etsimendua ez beraz kondena, Ez ere irriz entzun ene dolamena, Ez delakoitz arinki hartu behar dena Ama hil urran duen haurraren auhena.
Download Now!!!
|
Copyright © 2020 Zortam.com. All Rights Reserved.
|